Uztailaren 22an, Senpere Jakobia elkarteak antolatzen du oinezko ateraldia, erretore etxetik, Otsanz auzoan den Santa Madalena kapera zoragarriraino (6,6km). Ohiko ibilaldia astelehenean 16:00etan abiatuko da eta 18:00 aldean zeremonia batekin bururatuko da. Hemen elkartuko dira Zuraide, Uztaritze eta Senpereko beilariak. Ondotik zintzur bustitzea eskainia da René Clément fundazioaren ekimenez. Erlijioa eta aisialdia uztartuko dituzte berriz ere.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!