Laborarien gaualdiak hirugarren urtez antolatu dituzte Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 17a, 17:00

Iazko laborarien gaualdietako bat Senperen.

Uztailaren 21ean eginen dute lehena eta agorrilaren 18an bigarrena

Hirugarren urtez segidan, Senpereko Herriko Etxeak antolatu ditu laborarien gaualdi bereziak, Xan Ithourria plazan. Lehena uztailaren 21ean, igandean, eginen dute eta hurrengoa agorrilaren 18an (18:00-22:00). Karia horretarat, laborariek eta tokiko ekoizleek plater finak proposatuko dituzte baserrietako ekoizpenekin. Produktu onen partekatzeko parada ezin hobea, ez huts egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun