Korrontzi taldeak emanaldi ederra eskaini du Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 15a, 13:00

Korrontzi taldekoak Sarako gazteriarekin batera.

Korrontzi taldeak eman zuen bere kontzertua Sarako lezeetan uztailaren 5ean, Sarako gazteriak antolatua. Beti bezala ikusgarri ederra egin zuen, publikoak esku zarta ederrak egin zizkion. Korrontzi taldearen 20. Urteurreneko biran, lehenbiziko aldia zen Sarako lezeetara etortzen zirela, baina gauza eder hori ikusita, beharbada berriz etorriko dira alde eder horretara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun