Fronte Herritar Berriko hautagai eta EH Baiko kidea den Peio Dufauk 27.117 herritarren babesa ukan du seigarren barrutian, bozen % 36,28 lortuta. Bere gibeletik bigarren izan da Macronen Ensemble koalizioko eta Kanboko (Lapurdi) auzapeza den Christian Deveze. Bozen % 35,33 lortu ditu. RN eskuin muturreko Victor Lastecoueres hautagaia, berriz, hirugarren gelditu da, bozen % 28,39rekin.
Eskualdean, Saran eta Senperen ere lehenbiziko indarra izan da Dufau. Bi herrietan parte hartzeak goiti egin du bigarren itzulian.
Sarako emaitzak
| 1. itzulia | 2. itzulia | |
|---|---|---|
| Errolda | 2.116 | 2.115 |
| Boto emaileak | 1.434 | 1.476 |
| Abstentzioa | %32,23 | %30,21 |
| Baliogabeak | 20 (%1,39) | 20 (%1,36) |
| Zuriak | 37 (%2,58) | 28 (%1,90) |
Senpereko emaitzak
| 1. itzulia | 2. itzulia | |
|---|---|---|
| Errolda | 5.605 | 5.604 |
| Boto emaileak | 3.939 | 4.109 |
| Abstentzioa | % 29,72 | %26,68 |
| Baliogabeak | 38 (%0,96) | 33 (%0,80) |
| Zuriak | 78 (%1,98) | 101 (%2,46) |