Senperen udako astearte goizetan merkatua eginen dute Postako plazan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 15:30

Hamabigarren edizioa beteko du Senpereko Postako plazako merkatuak.

Hogei bat artisauk aurkezten dituzte beraien lanak 09:00etatik 13:00etara

Uztaileko eta abuztuko astearte goizetan, 09:00etatik 13:00etara Senpereko Postako plazan iragaten den merkatuak bere hamabigarren edizioa beteko du. Astero programa berezia aurkezten dute, argipean ezarriz artisau batzuen lana. Orotara hogei artisauk presentatzen dituzte beraien obra edo ekoizpenak.

Bertzeak bertze, tawashi tailerrak, olategia, nola landu egurra, larrua edo harria, xehetasunak tokiko produktuei buruz (ardi gasna, euskal bixkotxa), eta animazioetan, musika, dantza eta ikusgarriak. Xehetasun gehiago arbaso@orange.fr edo 06 81 69 20 46 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun