San Josepe eskolak egin du ikasturte bukaerako besta

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 1a, 15:00

110 bat haurrek egin dituzte ikusgarriak Sarako San Josepe eskolaren ospakizunean.

Urte guziz bezala aurten ere Sarako San Josepe eskolako burasoek ospatu dute beren eguna ereiaroaren 29an. 110 bat haurrek egin dituzte ikusgarri batzuk larunbatean, aski ongi. Gero 200 bat lagun baziren afaltzen. Zahar etxeko sukaldari batek eginak zituen jatekoak eta haurren burasoek zerbitzatu dituzte. Aski ongi pasatu da eguna, umore onean, eta denak eskertu dituzte haur horien sustengatzera etortzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun