Korrontzi taldearen emanaldia uztailaren 5ean Sarako lezeen parkean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 10:00

Korrontzi taldea 2017an Saran eskaini zuen emanaldian.

Ortziralean 20:00etan hasiko da Sarako gazteriak antolatutako kontzertua

Sarako gazteriak antolaturik, Korrontzi taldearen emanaldia izanen dute uztailaren 5ean, ortziralean 20:00etan hasita, Sarako lezeen parkean. Sarrerak 15 eurotan salgai daude lotura honetan. Jatekoak eta edatekoak ere eskainiko dituzte. Korrontzi talde bizkaitarrak bere 20. urteurreneko bira egiten ari da, han eta hemen eskaintzen dituen emanaldiekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun