Saran eta Senperen bederatzi hautagai
Hiru hautesbarruti daude Ipar Euskal Herrian, Lapurdiko eremu zabala seigarren hautesbarrutian dago, eta tartean daude Sara eta Senpere. Seigarren hautesbarrutian lehen itzulian bederatzi hautagai izanen dituzte.
- Fronte Herritar Berria: Hautagaia Peio Dufau (EH Bai) da eta ordezkoa Marie Hegi-Urain.
- MoDem (Macronen aldeko gehiengoa): Hautagaia Christian Deveze da eta ordezkoa Guillaume Boivin.
- Ciotti (Errepublikanoen presidentea)-Batasun Nazionala: Hautagaia Victor Lastecoueres da eta ordezkoa Romain Plard.
- Errepublikanoak (LR): Hautagaia Emmanuelle Brisson da eta ordezkoa Henri Levrero.
- Langile Borrokak (LO): Hautagaia Jacqueline Uhart da eta ordezkoa Jacques Akerreta.
- EAJ: Hautagaia Jean Telletxea da eta ordezkoa Mathieu Kayser.
- Lassalleren alderdikoak: Hautagaia Eva Pernet da eta ordezkoa Mathis Roux.
- Michel Lamarque berriz aurkeztu da bere izenean, Zohra Cousinorekin.
- Corinne Berthelot ere aurkeztu da eta ordezkoa Sabrina Etxaburu izanen da.
Lehen itzulian hautagai batek bozen erdia baino gehiago lortzen badu, ez da bigarren itzulirik izanen. Hala ez bada, bozen % 12,5 lortutakoak pasatuko dira uztailaren 7an iraganen den bigarren itzulira.
2022ko bozak
2022an iragan ziren Frantziako Asanblearako bozak. Aldi hartan, Saran, lehen itzulian, Peio Dufau (EH Bai), Vincent Bru (ENS) eta Tom Dubois-Robin (Nupes) izan ziren boz gehien bildu zituztenak, hurrenez hurren, eta bigarren itzulian, Vicent Bru eta Tom Dubois-Robin.
Senperen lehen itzulian, Vincent Bru (ENS), Peio Dufau (EH Bai) eta Tom Dubois-Robin (Nupes) izan ziren bozkatuenak, eta bigarren itzulian, Vincent Bru (ENS) eta Tom Dubois-Robin (Nupes). 2022an EH Baik 2017tik boz kopurua emendatu bazuen ere, ez zuen bigarren itzulira pasatzea lortu.
Bertzetik, eskuin muturraren emendatzea ere hor dago. Ekainaren 9ko Europako bozetan Lapurdin, ia herri guzietan irabazi zuen Marine Len Penen RN Batasun Nazionala alderdiak, baita Saran eta Senperen ere.