Haira Aizpurua saratarrak irabazi du Berritxu Saria

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 28a, 18:30

Saratarrak izan dira nagusi Berritxu bertsolari gazteen sariketan. Atzo jokatu zuten sariketa  Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi zuen eta bigarren postua Unax Aizpurua Ibargaraik lortu zuen.

Argazkiak: XDZ.

Zortzi bertsolari aritu ziren kantuan, eta horietatik lau pasatu ziren bigarren fasera: Kelmene Abaitua, June Aiestaran, eta Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua saratarrak.

Bigarren fasean puntuari erantzun, hitzari bertso bat eta gaiarekin bi bertso kantatu behar izan zituzten, eta Haira Aizpuruak lortu zuen puntuaziorik altuena. Bigarren lekuan, aldiz, Unax Aizpurua sailkatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun