Cala Valdes balletak emanaldia eskainiko du ekainaren 28an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 27a, 07:00

'Udako gau bateko ametsa' balleta eskainiko dute ortziralean Larrekon.

Ortziralean 20:30ean ‘Udako gau bateko ametsa’ ballet ikuskizuna emanen du Larrekon

Jennifer eta Denis Cala Valdesek gidatzen duten balletak Le songe d’une nuit d’été (Udako gau bateko ametsa) ikusgarri ezaguna emanen du ekainaren 28an, ortziralean 20:30ean Senpereko Larreko kulturgunea. Sartzea 18 eurotan, hamabi urtez beheitikoek 12 euro. Erreserbak Euskal Herriko Turismo Bulegoan egin daiteke, www.en-pays-basque.fr webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun