Bisita berezia egiteko aukera izanen dute Sarako lezeetan ekainaren 28an

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 17:00

Sarako lezeak ipuin eta elezaharren bidez esploratzeko aukera izanen dute ortziralean.

Ortziralean 18:30ean hasita, ipuin eta elezaharren bidez eginen dute bisita gidatua, euskaraz edo frantsesez

Sarako lezearen esplorazio originala ipuin eta elezaharren bidez proposatu dute ekainaren 28an, ortziralean 18:30ean hasita. Ttikiak (frantsesez) eta Maddi Zubeldiak (euskaraz) lagundurik, lezearen bihotzean bidaia liluragarri bat egiteko proposamena egin dute, «Sarako lezearen edertasuna eta bere misterioak ikuspegi berri batetik ezagutzeko bisita originala». Helduek 6,50 euro ordaindu beharko dute eta hamar urtetik goitiko haurrek 5 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun