Bestak 2024

Jondoni Petri bestak ekainaren 27tik uztailaren 1era ospatuko dituzte Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 19:00

Gazteen Komiteak besta bikainak antolatu ditu aurten ere Senperen.

Ortzeguneko Merkatarien gaualdiarekin hasi eta asteleheneko komitearen desfilearekin eta kontzertuekin bukatuko dira

Senpereko Jondoni Petri bestak, usaia ez den bezala, ekainaren 27tik uztailaren 1era iraganen dira, ortzegunetik astelehenera, betiko programa mamitsuarekin.

Ortzeguna, ekainak 27

Merkatarien gaualdia deitua, Auxtin Zamoraren liburu aurkezpena eta solasaldia Mediatekan (18:30), Zirikolatz dantza taldearen emanaldia (19:30), Pintxo Pote jatetxeetan Artxeroak kantariekin (20:30) eta Rakatapunk txaranga (22:30).

Ortziralea, ekainak 28

Adinekoen bazkaria (12:00), Eskolen lasterketak kirol zelaian (14:00), Zintzur bustitzea pilota plazan (20:00), Zikiroa Baga-Bigak animatua (21:30). Etxeratzea taxiz urririk.

Larunbata, ekainak 29

Haurren jokoak eta piknika partekatua Euskaraz Bizi elkarteak antolatua (11:00), Gakoen emaitea Komiteari (12:00), Beer Pong lehiaketa (14:00), Pilotari gazteen finalak pilota plazan (16:00), Futbol txapelketaren finalak (17:00), Distropia Elektrotxaranga (20:30), Kontzertua Itziaren Semeak taldearekin (22:30) eta dantzaldia Katxi taldearekin (00:30).

Igandea, ekainak 30

Meza nagusia bateria txarangarekin (10:30), Aperitifa Herriko etxeak eskainia (12:00), Senpertarren bazkaria,paella herriko plazan (13:30), Ahate jokoa karrikan (18:00), Familiak kantuz Kantaldia (19:00), Elektrokela Elektrotxaranga (20:00), Dantzaldia Basapiztiak taldearekin (23:00).

Astelehena, uztailak 1

Joko Olinpikoak lemarekin, Komitearen desfilea (16:00), Mutxikoak Saltoka taldearekin (19:00), Kontzertua If Renaud was a Punk taldearekin (22:00) eta DJ gauerditan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun