Sarako zentro sozialeko borondateko jendearekin hurrupa egin dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 14:00

Zentro sozialeko borondate oneko laguntzaileak, herriko etxeko gelan eskainitako hurrupan.

Sarako zentro sozialak antolatu du borondate oneko jendearekin hurrupa bat herriko etxeko gelan, ereiaroaren 21ean ilunabarrean. Jende horiek laguntza ekartzen diote hiru eskoletako haurrei, eskolaren ondotik beraien etxeko lanen egiteko. Ez haurrei bakarrik, adineko jendea ere laguntzen dute edozein gauzentzat.

Bai badituzte merezimenduak, beraien familiako gauzak egin eta gero, horrela jende horietaz okupatzea. Ez ziren denak hor baina abisatua zuten. Zentro sozialak denei eskerrak eman dizkie eta horrela segitzea galde egin die eta beraiek onartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun