Munduko bigarren gerlan hildakoak gogoratu dituzte Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 07:00

Battitte Laborde auzapeza, Baionako RPIMako soldadu batzuk, beteranoak eta Sanjosepe eskola eta eskola publiko haurrak izan ziren oroitzapenean.

Munduko azkeneko gerlako oroitzapena egin dute ereiaroaren 18an Saran, Bittor Iturriaren hil harriaren aitzinean. 80 urte bete dura Bittorren armada salto egin zutela Bretainian. Frantziar estatu osoan bezala, Saran ere beteranoei ohoreak egin dizkiote. Battitte Laborde auzapeza, Baionako RPIMako soldadu batzuk, beteranoak eta Sanjosepe eskola eta eskola publiko haurrak ere hor ziren. Haur batek poema bat irakurri du eta auzapezak bi haurren laguntzarekin loreak pausatu ditu hil harrian. Izugarrizko umiltasuna izan da ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun