Urdazubiko trikitixa eta pandero ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia eskaini dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 15:30

Urdazubiko trikitixa eta pandero ikasleak, asteartean kultur etxean emandako kontzertuan.

Ekainaren 18an eman zuten kontzertua kultur etxean

Urdazubiko trikitixa eta pandero klaseei ekainaren 18an eman zieten akabera, kurtso bukaerako emanaldi bat eskainiz. Kultur etxera bertaratutakoek urte guzian landutako kantuez gozatzeko aukera izan zuten. Emanaldia merienda goxo batekin borobildu zuten.

Jende aunitz bildu zen kultur etxean emanaldia aditzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun