Petits Princes elkartearekin bat eginen dute aurten ere Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 16:00

Larunbateko sartze bakoitzeko 0,50 euro bideratuko dituzte Petits Princes elkartera.

Larunbateko elkartasun eguneko sartze bakoitzeko 0,50 euro elkarteari emanen zaizkio

Aurten ere, Petits Princes elkartea sustengatuko dute Sarako lezeek eta ekainaren 22ko elkartasun egunean parte hartuko dute. Honela, larunbatean Sarako lezeetan erositako sartze bakoitzeko 0,50 euro elkarteari emanen diote, «eri handi diren haurren ametsak egia bihurtzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun