Sarako Eskutik lantegia bisitatu dute Iparraldeko Pilota Batzordeko arduradunek

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 17:00

Iparraldeko Pilota Batzordeko arduradunak Sarako Eskutik kooperatibara egindako bisitan.

Iparraldeko Pilota Batzordeko arduradunak Saran ibili dira berriki, Eskutik kooperatibak gomitaturik, Sarako plazako inguruan duten lantegi berriaren bisitatzeko. Jean-Michel Garayar (lehendakaria), Henri Errandonea (idazkari nagusia) eta zesta punta batzordeko (Asier Uribe) eta Joko Garbi batzordeko (Eneko Pelletrat) arduradunak izan dira.

Joko garbiko eta zesta puntako zumezko xisterak eginen ditu lantegiak eta eskaera handi bati erantzuna emanen dio. Hastapeneko tailerrak esku huskako piloten eta pasakako eskularruen fabrikazioan aritzen zen. Eskutik kooperatibaren xedea pilotako elementuen fabrikazioan antzinako jakinduria salbatzea da, baita gure kirolaren modernizazioaren garapen berrietara moldatu nahia ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun