Senpereko nesken eskubaloi taldeak departamentuko txapeldun

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 20:00

Senpereko SPUC eskubaloi taldeko 18 urtez azpiko taldeak 33-26 irabazi zion Bordes taldeari departamentuko finalean.

Ekainaren 16an, Gan herrian, Paue ondoan, Senpereko SPUC eskubaloi elkarteko nesken bi talde departamentuko txapeldun atera dira. Ohorezko mailan, 18 urtez azpiko taldeak (argazkian) 33-26 irabazi zion Bordes taldeari eta 15 urtez azpiko taldeak, oraindik errazago, 36-16 Nafarroa taldeari. Zinez ospatzeko emaitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun