Senpereko SPUC errugbi taldeak Frantziako R2 mailako finala jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 17:00

Senpertarrek ospakizunetan, finalerdia irabazi eta ekainaren 23ko finalerako txartela lortu ondotik.

Igandean jokatutako finalerdian St Jean D’Angely taldea 30-7 menpean hartu dute eta ekainaren 23ko finalean Kataluniako Millas taldea izanen dute arerio

Ekainaren 9an final-laurdenetan Gers herrialdeko Bassoues-Lupiac-Montescq taldeari 22-17 irabazi eta gero, ekainaren 16ko finalerdian, senpertarrek garaipena lortu dute 30-7 St Jean d’Angelyren aurka. Frantziako final handia R2 mailan, hilaren 23an iragan beharra zen, Millas katalandarren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun