Emakume ilustratzaileen ‘Sorginak’ erakusketa ikusgai izanen dute Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 17:00

'Sorginak' erakusketan ageri den ilustrazioetako bat. Larunbatetik aitzinera ikusgai izanen da Zugarramurdiko herriko etxean irekiko duten Muga Gabe jatetxean.

Ekainaren 15etik aitzinera ikusgai izanen da herriko etxe berrituan irekiko duten Muga Gabe jatetxean

Zugarramurdiko herriko etxea moldatu dute eta bertan irekiko dute Muga Gabe jatetxean. Jatetxearen aurkezpen gisara edo, Sorginak erakusketa inauguratuko dute ekainaren 15ean, larunbatean 17:00etan. Jatetxea kudeatuko duen Raul Tarancón chef eta kudeatzaileak gastronomia eta ilustrazioa uztartu nahi izan ditu.

Sorginak erakusketa aitzinetik ikusgai izan da Donostian, Molins de Rei eta Bartzelonan, arrakasta handiarekin. 30 emakume ilustratzaileren lanak biltzen ditu erakusketak: Miriam Persand,Mireia Pérez,Sara Bea, Sara Soler, Ana Galvañ, Carla Berrocal, Sandra Uve, Josune Urrutia, Mabel Esteban, Laura Pérez, Genie Espinosa, Clara Soriano, Ana Oncina, Teresa Valero, Natacha Bustos, Irene Márquez, Nadia Hafid, Olga de Castro, Mermelada de sesos, Susanna Martín, Higinia Garay, Ane Pikaza, Raquel Meyers, Roberta Vázquez, Marta Cartu, Cristina Durán, Rosa Codina, Anabel Colazo, Núria Tamarit eta Xulia Vicente.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun