130 bat lagun bildu ziren zikiro-jatean.
Sarako Urtxintxak eskubaloi taldeak 30 urte bete ditu aurten. Aitzin horretan elkarteak zikiro jatea egin du eta 130 bat lagun baziren, elkartea sustengatzera etorriak. Elkarrekin jostatzeko matxa ttiki batzuk jokatu zituzten. Stephane Aguerre oraingo buruzagiak bere kargua utziko du eta orai ikusi behar nork hartuko duen bere segida. Ohoreak egin dizkiote jokalariek eta bulegoak. Harrizko oroigarria ukan du eta hunkiturik eskerrak eman dizkie denei. Izugarrizko umore onean bukatu da eguna eta gaua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.