Kixka antzerki konpainiaren festibalak 30 urte beteko ditu Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 14:00

Kixka antzerki konpainiaren emanaldietako bat.

Senpereko Larreko kultur gunean ekainaren 16rako egitarau aberatsa prestatu dute, Kixka antzerki konpainiaren festibalak 30 urte beteko baititu. Lantegi-taldetan diren haur, gazte eta helduek, urte guziko antzezlan eta sorkuntzen azaltzeko aukera izanen dute.

Halere, igandeko programa honetan, frantsesezko antzerkiak soilik dira presentatuak: 14:30ean Malices et sortilèges au royaume eta Le mystére de la fleur magique, haurren sorkuntzak; 19:00etan La ballade de planches, kolegioko ikasteen tailerra eta 20:00etan Où sont les clés du Théâtre? helduen taldeak emanik.

Antzerki munduko ohituren arabera, sarrera txapelean eginen da eta diru bilketa joanen da Euskal Herria-Marocco elkartearen mesedetan. Etorri ongi gozatzerat.                                                                                                    

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun