IV. Lanetik Lekora ‘afterwork’ euskaraz eginen dute ekainaren 13an, ortzegunean 18:30ean hasita Senpereko Sanoki ostatuan. Bakarrik edo lankideekin joateko deia egin dute, eskuaraz mintzatuz elkar ezagutzeko. Bai Euskarari Elkarteak, Mamia kolektiboak eta erakunde laguntzaileek (Seigos eta Albizua ingeniaritza) antolatu dute ekimena.
Partaideko 10 euroko Kutxa galde eginen dute, ostatuan bertan kontsumizioa egiteko. Izen-ematea lanetik.lekora@gmail.com helbide elektronikoan edo behean ageri den QR edo flashkodea erabiliz.