Usopop elkarteak aniztasuna, desberdintasuna, askatasuna eta harrotasuna ospatzeko gonbidapena egin du ekainaren 15erako. Larunbatean 19:00etan Lur Berrin hasiko den jaialdian Altxalili queer kabareta, Bloñ eta DJ Facultatif izanen dira. Sartzeak 8/10 eurotan eskura daitezke, my.weezevent.com webgunean.
Altxalili kolektiboa Atharratzeko Bekat’Uros egunean sortu zen 2023an. Baserri gunean sortu eta bizi diren queer pertsonek osatzen dute. Barnealdean LGBTKIA+ erreferentziak gehitzeko sortu dute antzerkia, musika, kantua eta dantza nahasten dituen euskarazko kabaret ero bat.
Bertzetik, Bañolet filmarentzat sortu soinu bandaren izena da Bloñ. Filma aurkezteko bikote moduan taularatzen baziren ere, Euskal Herria zeharkatuko duen bide honentzat Nafarroa Beherekoak boskote moduan ariko dira. Pop, sehaska kantu, rock edo funk doinuak nahasiko dituen ikuskizuna. Haugi erbi, oilar eta igelak.