Sarako Beti Gazte elkarteak egin du urteko bigarren elkarretaratzea

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 08:00

Sarako Beti Gazte elkarteko kideak larunbatean Baratxarte jatetxean egindako bazkarian.

Sarako Beti Gazte erretirodunen elkarteak ereiaroaren 8an, larunbatean, egin du bere bigarren elkarretaratzea Baratxartea jatetxean. 54 kidek egun goxo bat pasatu dute, ederki bazkaldu dute, jateko onak eginak baitzituen Frederiko sukaldariak. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzuk emanez. Arratsaldeko bortzak aldera erretiratu dira etta elkarteko buruzagiek eskerrak eman dizkiete denei.

Fred sukaldaria eta Jean Etxeberrigarai, Beti Gazteko presidentea.

Bazkaltiarrak Baratxarte jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun