Senpereko Oxtikenean kontzertuak izanen dituzte ekainaren 8an

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 14:00

Eibarko Judas Argarate taldea da larunbatean Senpereko Ostikenean joko duen taldeetako bat.

Larunbatean 19:30ean hasita, Judas Argarate, Kode eta Kaxkatu taldeek joko dute

 

Senpereko Oxtikenea elkartean kontzertuak antolatu dituzte ekainaren 8an, larunbatean 18:30etik aitzinera. Gipuzkoako Judas Argarate taldeak eta Lapurdiko Kode eta Kaxkatu taldeek joko dute. Ostatua eta taloak ere izanen direla jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun