Olhain ikastolako integrazio batzordearen aldeko kontzertua izanen dute ekainaren 7an Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 13:00

Olhain ikastolako integrazio batzordearen aldeko kontzertua izanen dute ortziralean Sarako gaztetxean.

Ekainaren 7an, ortziralean, Sarako gaztetxean, Olhain ikastolako integrazio batzordeko komisioak kontzertuak antolatu ditu. Kontzertu horiek integrazio batzorde elkarteari laguntzeko eginen dira. Elkarte horrek zailtasunetan diren ikasleak eta haien familiak laguntzen baititu material bereziarentzat eta hainbat gauzetan. 

Ortziralean 19:00etan hasita jatekoak eta edatekoak izanen dira gaztetxean eta Sedes Anaiak eta Peanuts taldeek kontzertuak emanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun