Iruzurren eta jukutrien kontrako informazio bilera eginen dute ekainaren 3an Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 11:00

Iruzurrei kontra egiteko informazio bilkura eginen dute astelehen arratsaldean Sarako Lur Berri gelan.

Agir prebentzioaren eskutik, jukutriei eta iruzurrei kontra egiteko informazio bilkura eginen dute ekainaren 3an, astelehenean 18:00etan, Sarako Lur Berri gelan. Izan ere, presuna batzuk dohain azkarra dute bertzeen engainatzen, asmamen handiko metodoak erabiliz. Horiek identifikatzen eta babesteko eskura ditugun ahal guziak erabiltzen erakutsiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun