Sarako Beti Gazte elkartekoek uda aitzineko bazkaria eginen dute ekainaren 8an

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 29a, 20:00

Sarako Beti Gazte elkartekoek uda aitzineko bazkaria eginen dute ekainaren 8an.

Sarako Beti Gazte elkartekoek uda aitzineko bazkaria eginen dute ekainaren 8an, larunbatean 12:30ean, Sarako Baratchartea jatetxean. Bazkideek 32 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 40 euro. Txartelak ekainaren 3ra arte eskura daitezke 05 59 54 21 34 (Jeannot Etxeberrigarai), 06 31 62 90 66 (Maite Imaz) edo 06 28 28 08 24 (Anita Bats) telefonoetara deituz.

Bazkari gaian Kit royal aperitifa, Baratchartea platera, xerri azpizuna labean errea, Dauphinois gratinatua, entsalada, gasna platera, zitroin tarta izozki bola batekin, arno beltza eta gorria, kafea eta digestifa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun