Parropiako hiru herrietan, Azkainen, Senperen eta Saran, elizari laguntza ematen dioten jendeari eskainitako afarian ehun bat lagun bildu ziren. Jean Elizagarai erretorak denei ongi etorria eta eskerrak eman zizkien, horiek ekartzen duten laguntzarengatik. Eliçagaray berak eta Cachenot Azkaineko apezak, biek erretreta hartzen dutela jakinarazi zuten, «baina ez lotsatzeko, ordainak eginak direla».
Honela, Jean Rene Predaigne parropiako erretore eta Jean Baptiste Bui bigarren izanen dira. Izugarrizko umore onean bukatu zen bilkura, euskal kantu eder batzuk emanez.