'Akelarre' antzerkia ikusgai izanen dute maiatzaren 24an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 07:00

Sorginei buruz dakiguna zalantzan jartzen du Virginia Imazen 'Akelarre' ikuskizunak.

Ortziralean 19:00etan hasiko da Virginia Imazen emanaldia kultur etxean

Virginia Imazen Akelarre antzezlana ikusgai izanen da maiatzaren 24an, ortziralean 19:00etan hasita Urdazubiko kultur etxean, Ugarana emakume elkarteak, Urdazubiko udalaren laguntzarekin antolaturik.

Clown antzerki parodia baten bidez kritikarako, hausnarketarako eta baita umorerako lekua ere izanen da, sorginei buruz dakiguna zalantzan jarriz.

Pauxa sorgin aprendiz bat da, publikoa bat bateko akelarre batera gonbidatzen duena. Sorginen artean denetarik dago, baina zaharrak eta jakintsuak dira beti, antzinako ezagupenen gordetzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun