Txox denboran txistorrak, bakailao errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta sagarnoa. Baziren lau sagarnotegitatik ekarriak, denak onak eta denetarik ausarki. Haurrak ederki jostatu dira puzgarrietan, hola burasoak trankil bazkaltzeko eta bukatzeko DJ Bullek eman du animazioa, Olhain ikastolako buruzagiek denak eskertu dituzte, bai bazkaltzera etorritakoak, baita langileak eta laguntza ekarri duten guztiak ere.