Finalera sailkatu direnen artean dira Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua saratarrak. Horiekin batera, Haize Lekuona, Nahia Etxeberri, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre dira finalera sailkatu diren bertsolariak. Giro goxoan joan ziren kanporaketako saioak, eta jende aunitz bertaratu zen gazteen bertso saioaz gozatzera.
Gazteen Xilabako finala ekainaren 1ean, larunbata, jokatuko dute Itsasuko Sanoki gelan 10:00etan. Bertan erabakiko da zein den aurten txapelduna, eta baita zein bertsolari sailkatuko diren Euskal Herriko finalera ere.
Euskal Herriko finala, berriz, ekainaren 15ean izanen da Arantzan. Euskal Herri osoko bertsolariak lehian ariko dira bertan, eta tartean Nafarroatik Kattin Madariaga aranztarra eta Kattalin Lizarraga leitzarra sailkatu dira.