Sarako Olhain ikastolaren besta eginen dute maiatzaren 19an

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 08:00

Sagarnotegiko bazkaria izanen dute aurten ere Olhain ikastolaren besta egunean.

Sagarnotegiko bazkaria eginen dute kiroldegian eta arratsaldean, jokoak eta puzgarriak ez ezik, Basapiztiak taldearen eta DJ Bullen musika izanen dute

Urte guziz bezala, mendekoste igandearekin, maiatzaren 19an ospatuko dute Olhain ikastolaren besta kiroldegian, sagarnotegiko bazkariarekin. 12:30ean Txootx! kupelen idekitzea eginen dute eta ondotik bazkaria.

Helduen menuan bakailaoa piperrekin, txuleta, gasna, pastiza, kafea eta ttotta izanen dute, 27 eurotan. Hernaniko Akarregi, Astigarragako Oialume Zar eta Lesakako Linddurren borda sagarnotegietako sagarnoa izanen da dastatzeko. Haurrentzako menua ere izanen da, 8 eurotan. Jokoak eta puzgarriak ere izanen dira. Arratsaldean, musika, 18:00etan Basapiztiak taldea eta 20:00etan DJ.Bull.

Etorri ahal duzuen guziak ikastolako haurren sustengatzera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun