Idoatez, Aiestaranez eta Aizpuruaz gain, Danel Herrarte, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze ere aritu ziren saioan bertsotan. Gaiak jartzen, aldiz, Xalbat Altzugarai aritu zen.
Larraldea betea zela jokatu zuten finala bertsolariek, eta giro biziki ona izan zuten saioan. Saioaren ondotik, merienda izan zuten bertsolariek eta bertaratutakoek.