Aizpuruarekin batera ariko dira kantuan Irantzu Idoate Funosas, Maddi Aiestaran Iparragirre, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Mendiluze Mujika eta Danel Herrarte Nafarrete.
Gai emaile lanetan Xalbat Altzugarai arituko da eta epaile lanetan Zuhaitz Olazabal, Iban Thikoipe eta Ainhoa Sarasua. Saioaren ondotik aperitifa izanen da.
Bi urterik behin egiten dute Hernandorena sariketa, eta azken edizioan, 2022an, Ekhiñe Zapiain beratarra nagusitu zen.