Aurten sekulan baino izen emate gehiago izan dute, orotara 40 kantu emanen dituzte berrehun bat haurrek.
Igande goizean, 10:00etan, hasiko da txapelketaren lehen partea, 6-11 urte arteko haurtxoen saioarekin eta arratsaldean, 14:30ean, 12-15 urte artekoen gaztetxoen saioa.
Epaimahaiak goiz bukaeran haurtxoei eta arratsalde bukaeran gaztetxoei emanen dizkie sariak. Maitena Beheran, Marilou Lapeyrade, Patxi Amulet, Antton Larrandaburu eta Kattalin Indaburu musikari, kantariak izanen dira aurtengo epaimahaiko kideak. Horrez gain, publikoak ere bere kantuarentzat bozkatzen ahalko du goizean, eta arratsaldean.
Ipar Euskal Herriko finala ekainaren 8an Maulen, Maite Idirin gogoan
Ipar Euskal Herriko finala ekainaren 8an iraganen da Maulen, eta 8 talde edo haur sailkatuko dira Lapurdiko saiotik.
Berezitasun bat izanen du aurtengo edizioak, Maite Idirin urtetan Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren bultzatzaile eta laguntzaile izan den artista gogoan izanen dutelako. Epaimahai kideek Maite Idirinen kantu bat eskainiko dute, txapelketa bukatzerakoan.
Edateko eta jateko izanen da bertan, sartzea egun erdiarentzat 8 eurotan izanen da, 10 eurotan egunarentzat eta urririk 12 urte artekoentzat.