Rock eta swing doinuak izanen dituzte apirilaren 19an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 18:00

Pourkoipa taldeak pop-rock eta swing doinu dantzagarriak eskaiko ditu ortzirale arratsean Larrekon.

Kultur Topaketen Garaia borobiltzeko kontzertua emanen du Pourkoipa musika taldeak ortziralean 21:00etan Larrekon

Senpereko Kultur Topaketen Garaia azken olatuan sartua da eta apirilaren 19an, ortziralean 21:00etan, Pourkoipa musika taldeak kontzertua emanen du Larreko kulturgunean, ziklo honen azken hitzorduan. Rock eta swing doinuak hedatuko ditu hirukoteak Larrekon, aditu eta dantzatu naho dituenarentzat.

Larrekora sartzea 15 euro ordaindu beharko da. Hirukote dinamikoa da Pourkoipa, pop-rock eta swing errepertorioa duena eta iraganean murgiltzen gaituena, musika dantzagarriarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun