Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai Torregaraik eta Martiarenak, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, bertzeak bertze.
Hirugarren ikuskizuna ere estreinatu berri dute, ZtandP, eta herriz herri ari dira hori aurkezten.