Régis Mailhot umorista ezaguna Senperen izanen da apirilaren 12an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 10a, 12:00

Régis Mailhot umorista Senperen izanen da ortzirale arratsean.

Kultur Topaketen Garaia zikloaren barrenean umoreak hartuko du bere tokia Senperen. Apirilaren 12an, ortziralean 20:30ean Larreko kulturgunean izanen da Régis Mailhot umorista. Sartzea 20 euro ordaindu beharko da, 14 euro prezio murriztua.

Umorista handia da Mailhot, ongi ezaguna Frantziako telebistan La revue de Presse saioarengatik, baita France Inter eta RTL irratietan egiten dituen saioengatik. Trufa mingarria erabiltzen du baina freskaldia ere ematen die gure ikuspegiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun