Mus txapelketa eta Ratapunk taldearen kontzertua izanen dute Zugarramurdiko Sanoki ostatuan apirilaren 6an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 19:00
Ratapunk taldeak kontzertua emanen du larunbat arratsean Zugarramurdiko Sanoki ostatuan.

Negu partean hetsita egon ondotik, sasoi berria ederki hasiko du Zugarramurdiko Sanoki ostatuak, mus txapelketa eta kontzertu batekin. Apirilaren 6an izanen dira biak.

Mus txapelketa larunbat goizeko hamarretan hasiko da eta izena ematerakoan, lagun bakoitzak 12 euro ordaindu beharko du. Sariak ere politak izanen dira: 800 euro bikote irabazlearentzat, eta 400, 200, eta 100 euroko sariak ere izanen dira.

Kontzertua, berriz, larunbat arratseko hamarretan izanen da, Rakatapunk taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun