Urdazubiko bigarren mendi itzulia apirilaren 6an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 20:00
Joan den urtean lehen aldiz egin zen Urdazubiko mendi itzuliko parte-hartzaileetako batzuk.

Denei irekia, apirileko lehen larunbateko 08:45ean egin dute hitzordua eta gero Koxka jatetxean bazkaria izanen dute

Joan den urtean hasitako usadioarekin segituz, apirilaren 6an Urdazubiko bigarren itzulia antolatu dute aurten ere. Horretarako, parte hartu nahi dutenei, apirileko lehen larunbateko 08:45ean eman diete hitzordua. Aitzineko aldian bezala, nahi duen guztia gonbidatua da itzuli polit baten egiteko.

Itzuliaren ondotik, Koxka jatetxean bazkaria izanen da eta izena emateko aukera goiz horretan berean izanen da. Espero dezagun denborak laguntzea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun