Martxoan Urdazubi eta Zugarramurdiko eskolan bisita berezia izan zuten, Garra eta Ganix Greziako Lesbos irlan bizitutako esperientzia kontatzera etorri baitziren. Leorlasko eskolan kontatu zuten esperientzia eta gero, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Zugarramurdiko eskolan ttikienei kontatu zieten ikasitakoa. Lesbosen 6.500 errefuxiatu bizi dira eta Ganix eta Garra boluntario joan ziren laguntzera. Kontatu zutenez, esperientzia polita eta aldi berean aski gogorra bizitu zuten. Errefuxiatuei laguntzeko asmoz, Zaporeak elkarterako janari bilketa abiatu zuten eskolan.