11:30ean elkartuko dira Larraldean, eta ordu erdi beranduago, 12:00etan eginen dute liburuaren aurkezpena. 14:00etan bazkaria izanen dute eta bazkalondoan, 16:00etan, liburuan parte hartu duten idazleen testuen irakurketa eginen dute.
Aurkezpenean aurtengo liburuaren hitzaurrearen egile Joseba Aurkenerenak, eta liburuaren azalaren irudigile Lander Zurutuzak hartuko dute hitza, baita Hatsaren Poesiako sortzaile Auxtin Zamorak ere.