'La langue des cygnes' ikuskizuna izanen dute igandean Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 22a, 09:00

Dantza, txotxongiloak, zeinuen hizkuntza eta ipuinak nahasten ditu 'La langue des cygnes' ikuskizunak.

Dantza, txotxongiloak, zeinuen hizkuntza eta ipuinak nahasten dituen emanaldia 17:00etan hasiko da Larrekon

Dantza, txotxongiloak, zeinuen hizkuntza eta ipuinak nahasten dituen La langue des cygnes ikuskizuna izanen dute martxoaren 24an, igandean 17:00etan Larrekon, Graine de vie konpainiak aurkeztua. Sartzea 10 euro ordaindu beharko da; sartze murriztua 6 euro eta hamabi urtez beheitikoek 4 euro.

Koreografo, txotxongilo jokalari eta ipuin kontalari elkor batek elkarrekin lan egin dute, zisneen amets bilakatu diren haien ahate mainguen duda-mudak kontatzeko. Andy Scott Ngouak dantza egiten du irudi proiektatuen, gorputz-txotxongiloen eta zeinu-hizkuntzen itxurako hegazti-presentziekin. Laurie Cannac txotxongilo jokalariak eta Andy Scott Ngoua dantzariak, zuzeneko musikaren bidez, Andersenen ipuinaren interpretazio onirikoa aurkezten dute, elkorren eta elkorrak ez direnen arteko munduaren mugan.
«Poesia handiko ikuskizuna, kasik hitzik gabea…Dantza- eta txotxongilo-balentria».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun