Udaberriarekin batera egunak luzatzen ari dira eta Sarako lezeen idekitze ordutegia aldatu dute. Oraindik goiti, egun guziz idekiak izanen dira 10:00etatik 18:00etara. Ordutegi hau izanen dute azaroaren 3ra arte.
Sarako lezeetara sartzeko erreserbak interneten egin daitezke edo Ipar Euskal Herriko hemezortzi turismo bulegoetako batetik. Hain zuzen Donibane Lohizunen, Urruñan, Ziburun, Getarian, Arrangoitzen, Ezpeletan, Saran, Azkainen, Senperen, Ainhoan, Hazparnen, Bidaxunen, Bastidan, Ahurtin, Baigorrin, Donibane Garazin, Donapaleun, Atharratzen eta Maulen dituzte turismo bulegoak.