23. Korrika

Bertso poteoa antolatu dute larunbatean Saran Korrikaren bueltan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 11:00

Igande goizaldeko 05:00ak aldean ailegatuko da Korrika Sarara, eta horren bueltan bertso poteoa antolatu dute larunbatean. 18:30ean hasiko da eta Etxahun Azkarraga eta Ortzi Idoate ariko dira bertsotan.

Pleka trinketean, Herriko edantegian eta gaztetxean eginen dituzte geldialdiak eta bertso poteoa bukatzean besta izanen da gaztetxean.Ondotik, Korrikara joanen dira denak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun