Sarako Herriko Etxeak Lehen Sorospenen (lehen maila) formakuntza bat proposatu du, 16 urtetik goiti duten herritarrentzat. Apirilaren 6an izanen da, larunbatean, eta hamar presuna gehienik onartuko dituzte. Izen ematea herriko etxera deituz (05 59 54 20 28 telefonora) edo Internetez ccas.saran@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke eta lehen hamarrak hartuak izanen dira.
20 euro
Apirileko lehen larunbatean, goizez 08:30etik 12:30era eta, arratsaldez, 13:30etik 16:30era emanen den formakuntzaren kostua 55 eurokoa da, baina 20 euro izanen da bakoitzarentzat, gainerakoa CCASak ordainduko baitu. Interesdunen galdearen ondotik, izen emate fitxa bat eta formakuntzaren barne araudia helaraziko zaie. Izenpeturik herriko etxerat itzuli beharko da, 20 euroko txeke batekin (hartzedun honi: Trésor Public). Ondotik, baieztatze e-mail bat bidaliko zaie formakuntza hartzeko onartuak direnei. Hori bai, formakuntzara agertzen ez denari ez zaio dirua itzuliko.