Larunbatean inauguratuko dute Senperen Sanoki ostatua eta saltegia

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 15:00

Irekitzea ospatzeko, egun guziko besta antolatu dute, 10:00etan hasi eta hurrengo goizaldeko 02:00ak arte, eta jatekoa eta musika ere izanen dira.

Jateko taloak Senpereko Zaldubi ikastolak eginen ditu. Musikari dagokionez, kantariak izanen dira eta baita kontzertuak ere.

18:00etan Duo Les Goourmands taldea izanen da, 21:00etan Pangea Pop eta 22:30ean Kuartz. Eguna borobiltzeko Doli Soinu Sistema DJa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun