Umorez betetako emanaldia izanen dute martxoaren 14an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 09:00
Generoko maisu handiak eta hain ezagunak ez direnak ezagutzeko aukera izanen dute ortzegunean Senpereko Inharrian.

Ortzegunean 19:00etan hasiko da ‘Bonsmots et esprit de répartie’ ikuskizuna Iharrean

Bonsmots et esprit de répartie (Hitz onak eta banaketa-espiritua) goiburupean, umorez eta bizipozez bezainbat kulturaz eta historiaz betetako ordu eta erdiko emanaldia izanen dute martxoaren 14an, ortzegunean, 19:00etan hasita Senpereko Inharrean.

Senpereko Kultura eta Ondareak antolatutako emanaldira sartzea urririk izanen da. Generoko maisu handiak (Guitry, Arletty, Churchill, Voltaire…), baina baita hitz famatuekin ezezagunak direnak ere (Le Gall, Rateau…) ezagutzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun